ZERBITZUAK

ANTZINAKO ALTZARIEN ZAHARBERRITZEA

Khalekon beraien balio historiko edo artistikoagatik esku hartze kontserbadorea beharrezkoa duten antzinako altzariak zaharberritzen ditugu, beraien erabilgarritasuna eta hasierako estetika berreskura dezaten.

ALTZARIEN TRANSFORMAZIOA ETA BIRTZIKLAPEN SORTZAILEA

Oraindik ere erabilera duten baina bere itxura gustoko ez dituzun pieza horientzako, transformazio sortzailea da aukerarik egokiena.

Beste alde batetik, berberabilitako materialetatik abiatuta eta artisau lanen bitartez, proiektu berezi eta bakarrak ere garatzen ditugu.

XILOFAGOEN KONTRAKO TRATAMENDUA SHOCK TERMIKO BIDEZ

Pipi edo sitxak erasotutako altzari bat baduzu, shock termiko bidezko tratamendua eskaintzen dizugu.

Sistema honen bitartez, infektatutako altzari edo objektuak kamara hermetiko batetan sartu eta tenperatura handietara jaisten ditugu, hezetasun erlatiboa kontrolatuz, modu honetan pipi edota sitxa bere fase guztietan hiltzen ditugula zihurtatuz. Fase hau bukatuta, prebentzio-tratamenduari ekiten diogu, iada tratatutako piezaren gainean xilofagoentzako produktu berezi bat emanez.