banner-top-logo-700x206-euskera

NOR GAREN

Khaleko-n balio historikoa duten antzinako altzariak modu kontserbadorean zaharberritzen ditugu. Baita, itxura aldetik gustoko ez dituzun pieza horiek berreskuratzeko, zure estilo eta dekorazioarekin bat datozen diseinuak proposatzen dizkizugu.

 

FILOSOFIA

Khaleko Koop. Elk. Txikia bizitza ikusteko eta lana ulertzeko dugun moduari erantzuten dion proiektua da. Erabili eta botatzearen alde egiten duen gizarte baten aurrean, Khalekok tradiziozkoa kontserbatzearen alde egiten du, ondo egindakoa birbalorizatuz eta emaitza onak ematen dituzten artisautza-prozesuak eta ezagutzak bizirik mantenduz.

 

Sormenari eta prozesu artistikoei irekitako espazioa da Khaleko. Ekimen txikiek ezkutatzen duten lan handian sinesten dugu. Arduratsuagoa eta ingurumena gehiago errespetatzen duen kontsumo-ereduaren alde gaude.

 

«Iraganera be girada, etorkizuneko begiekin»

ALMU

Zaharberritze-areako arduraduna da, ospe handiko Bizkaia-ko restauradore eta bernizatzaileen eskutik ikasi ditu bere ezaguerak. Bere ibilbide profesionalean, ondare eta etxebizitza zaharberritze eta birgaitze ugaritan parte hartu du.

Zehatza eta dinamikoa, taillerreko prozesu eta egiteko modu tradizionalekin maitemindua, bere lanen emaitza, bere akaberen edertasunagatik nabarmentzen da.

SARA

Arte-arloarekiko joera handiagoa du, eta altzariak sormenez eraldatzeko proiektuak garatzeaz arduratzen da. Iruñeko Arte Eskolan ikasi zuen eskultore gisa, hainbat material lantzen ikasiz eta, ondoren, forjaketan eta egurrean lan eginez.

Sortzailea eta burutsua da, eta artearekiko duen grina diseinuarekin eta etxeko dekorazioarekin uztartzen du.

Aran

ARAN

Urte batzuk atzerrian bizi eta lan egin ondoren, Barne-diseinatzaile eta eskaparatista hau Khalekora iristen da, estetikoarekiko eta xumearekiko bere gustu ona transmitituz, pieza bakoitzari oreka eta gustu on ukitu bat emanez, edonor axolagabe uzten ez duena.
Guzti honek, bere lan egiteko modu delikatu eta xehearekin batera, bere eskuetatik igarotzen den altzari bakoitzean emaitza sinestezinak lortzea eragiten du.

Rio

RIO

Zaharberritze eta arotzeria arloko funtzesko pieza. Gaztetatik egurraren eta altzarien munduan trebatu eta lan egiten du, eta, ondoren, altzariak eta beste egitura batzuk muntatzeko eta desmuntatzeko zerbitzuen enpresa propioa sortu zuen.

Ebanisterian eta zurgintzan duen ezagutzak, bizkortasunak eta eskuzko trebetasunak funtsezko pieza bihurtzen dute tailerrean, inork geldiaraziko ez dion lekuan! Trebetasun eta adimen handiko soluzioak emanez, pieza bakoitzetik bere potentzialaren % 100 ateratzea lortzen du.

Txema

TXEMA

Polifazetikoa, dinamikoa eta ekintzailetzarekiko grina handikoa.

Bere proiektua sortu eta Khalekorekin lankidetzan partekatzen du denbora. Bertan, entrega-kargen logistikaz, piezak erregistratu, sailkatu eta biltegiratzeaz arduratzen da. Zaharberritzearen lehen faseetan ere parte hartzen du, egurraren garbiketa eta xilofagoen aurkako tratamendua ziurtatuz.

Jonny

JONNY

Mugarik gabeko sortzailea, bere izaeraren freskotasuna eta espontanitatea pozez kutsatzen dute laneko giroa.

Lan-kateko “lehen katebegien” arduraduna da, altzarien garbiketa, barnizen kentzea eta antixilofagoen tratamenduaz arduratzen da, lan hori zehatz-mehatz eginez, altzariaren zati bakoitza zaharberritze-faseetarako prest gera dadin.