banner-top-logo-700x206-euskera

SHOCK TERMIKOAREN TRATAMENDUA

SHOCK TERMIKOAREN TRATAMENDUA

Karkomak, termitak edo bestelako izurriteak erasotako altzari edo objekturen bat baduzu, shock termiko bidezko zerbitzua eskaintzen dizugu. Tratamendu honek, intsektu xilofagoak edozein fasetan (arrautza, larba eta heldua) erabat hiltzea bermatzen du.

 

Sistema honen bidez, kutsatutako pieza ganbera hermetiko batean sartu eta tenperatura eta hezetasun erlatiboa kontrolatuz, intsektua bere garapen-egoera guztietan hiltzen dugula zihurtatzen dugu, piezei kalterik eragin gabe.

 

Fase hau bukatuta, prebentziozko tratamendua egiten dugu, dagoeneko desintsektatuta dagoen piezari xilofagoen kontrako produktu berezi bat eman eta etorkizuneko erasoetatik babestuko duena. Tratamendu honek izurritea erabat ezabatzea bermatzen du eta merkatuan dauden tratamendu ezberdinen artean, altzariari kalte gitxien egiten dion aukera da.

10 URTEKO GARANTIA!!